XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren arnasbidea eta zirkulazioa, jeneralean, hantxe bertan kontrola daitezke.

Bestelakorik frogatu arte, bizkarrezurrean ere min hartu dutela pentsatu behar da.

Biktima mugitzea beharrezkoa bada, salbatzaileak kontu handiz egin behar du, biktimaren buruari eutsiz eta bizkarrezurra zuzen mantenduz.

Biktimak konortea galduta egonik arnasa hartzen badu, arrabol metodoa erabiliz bere onera etortzeko jarreran ipintzeaz gogoratu behar dute ikasleek.

4. Laguntza-eskea.

Gogoratu anbulantzien telefono-zenbakia.

Anbulantziari deitzera doan pertsona ganorazkoa izan dadin saiatu behar dute sorosleek.

Biktimen artean ikaratutakoren bat baldin badago, lasaitzeko lan bat ematea ondo etorriko zaio.

Kalterik jasan ez duen bidaiariren bat badago, bera joan daiteke anbulantziari deitzera.

Anbulantzi zerbitzuak zein informazio beharko duen eta argibideak garbi nola eman komentatu.

Itxaron lezakeen beste pertsonaren bat ba al dago anbulantziako gidariari nora iritsi behar duen adierazteko?.

Pertsona horrek anbulantzi zerbitzuari xehetasun berriagoak eman diezazkioke, zein ekipamendu beharko duten jakin dezaten.

Anbulantziako irratitik laguntza gehiago eska dezakete edo, ez dutela behar ikusten badute, ezeztatu.

Ikasleak aginpidea nola hartu pentsatuz kezkatuta egoten dira.

Istripu handitan parte hartutakoarekin egindako estudioek begibistan jartzen dutenez, biktimek tinko emandako edozein agindu sinpleri erantzuten diote.

Aginpidea soroslearen uniforme edo gaitasunaren menpe baino gehiago, bere jarreraren arabera dago.